Ushuaia cityko ciber baten nago, hiriak ez dau askorik balio, 70.000 biztanle inguru, badia eta inguruko mendiak polit politek baia ez dotset xarmarik topaten. Inguruko mendi, baso eta lakuak bai itzelak! Esate baterako Beagle kanalean zehar ibili nintzen eta faro famaturaino heldu katamaranez; inguruko National Parkean zatitxu batzuk, gaur oso txango polita laku bitara kanoaz ibilten eta gero Land Roverran basoko pista batzuen zehar, laku baten ondotik, eta okele errea, txorizoa eta janda...
Bidaikideak, bikoteak batez ere, neska eta mutilen bat baina gitxi, argentinarrak gehienak eta brasildar, italiar, japoniar, aleman, katalan eta madrildarren batzuk; helduak, gazteak, jubilatuak... Gaur arte nahiko aspergarriak, gaurkoak oso majuak, hemetik ordu erdira zeozer hartuko dot madrileko bikote ejke maju maju bategaz. Gida gazte asko, baina duda barik gaurko ganorabako biak onenak, umoretsuak eta onak, besteak ez dakit zelan esan, baina ba...
Maratoia egiten nabil eta nahiko nekatuta nago egia esanda baia nahiko pozik bidaiakaz. Iguazu oso turistikoa izan arren oso oso oso ikusgarria da, ohian erdian ur jauzi asko...Ushuaiako paisaiak sinistezinak...enfin, handia, desberdina eta ederra da Argentina. Bihar arrastirian Calafaterantza...
LATXATXUK- Zelan santa Agedan?
TXINTXUKIDS-Oso ondo Argentinan, bero handitik, 14 gradura gitxi gora behera, gaur kanoan ibili naz aurrean jezarrita eta luki gris polit bi ikusi dodaz basoan... Aupa Athletic, ia miraria datorren eta finalera goazen!. Ez xanpainik ez dot hartu ondino, Tunuyanen segurutik. Igual telefono hau pasa neure gurasoei mezu baten itxi dostiena Mikel eta Carolina Tunuyanen lokalizateko : 02622 5 77178 AZALPENA:Mendozako marka 02622 ostean 5 (edo 15, hori bertako batek komenta doste batzuetan 5egaz ez badoa 15egaz, eta mobilana berez 77178
FRUSTRIS- Si pensás que todos acá son redivertidos vos te equivocás, así que pasenlo barbaro en los cumpleaños y acuerdense de mi chicas Argentinan galdute.
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
3 comments:
kaixo.zer, julian iantzi ,juanito oiarzabal &co. topa dozuz? ia hurrengo lekuetan be ondo zabizen eta jende modu interesgarriago dagoen. Amak geitu egin deust eta blog-era sartuta Mikelen telefono zenbaki hori emon deutsat, holan geitu egingo dau ta lasaiago dabil. Gaur antza baten batek geitu dau baina ebagi da, eta ez daki edo Mikel, edo Iñaki edo zu izan zaren, eta badinoste zuri idazteko zera esateko, zu geikez bazabiz "cobro revertido"-an egiteko edo ostabere saiatzeko.
Bestelan hemen Santa Ageda patioan abestu orduko euri hasi jaken eta txubaskerukaz egin behar izan eben. Beraz sama sarratuegaz jarraitzen dogu, eta Maialen eztulka hasi da gauben, ia asteburuan osatzen garan. A, barriro edur alertan gabiz, ia bihar etxe kanpoan dekun.Ondo ibili, beste egun baten egingo dogu latxatxukaz, euren bila noa autobus geltokira ta.
DHSA7KJUIOPP`Ç´
ESKOLATIK ETORRI GARA, ASKARIA JAN EGIN DOGU, ETA GALDERA BAT DAUKIE UMEAK:
KANOA ZUK GIDATU DOZU?
AGUR.ORAIN KÑATTALIÇN
:ÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑÑLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLLL+´ÇA´ÇOOOPOU````ÌPUOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOOYH
ORAIN MAIALEN; aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaab AGUR
Hi Louls, and other girls of the Bronx,...and Esti by the way(animatuko zara bebai?Zeozer esan dotsu zue aizpak?)
Zelan zauz-zauzie? Etxeko lanak ein ditut. Regira deitu dot. Hona hemen aukerak:
- 28/02/09. Zapatua da. Jateko beteta dago. Afaltzeko badago ondiño lekurik
- 01/03/09. Domeka da. Erreserbatu egin dot badaezpadan, 14:OOetan 5 lagunentzako.
- 07/03/09 edo 14/03/09 Zapatuak dira. Hobeto?
Zuek esan, niri bardin dost. Lo que vos querás.
Ondo izan!
Chao ;-)
Post a Comment