Zer moduz?
Hemen bizirik 4000 metrotan ibili ostean "apunamiento" barik, paisaia izugarriak: "quebrada" koloretsuak, Atacamako basamortuaren zati baten Salinas de San Pedro gatzaga harrigarrietan, Mendi itzelen artean, "puna" dalakoan Boliviatik hur infernuko bide eta herriska galduen artean... Ederra! Konpainiari dagokionez, baten oso ondo pasa nauen gida ganorabako gazte bategaz eta neska "porteƱa" bigaz, neskakaz eta beste gida bategaz afaldu nauen Purmamarca herriska politen... Eta gero Aitxitxe Tucuman agertu zan barriro, baia 15 urteko semeagaz eta egia esanda Rally modukoa egin dogu, oso ikusgarria dana baia badakizue nire patua aitxitxek eta umegorrik diresela eta betiko lez adaptazinoa egin behar...
LATXATXUK Ze ondo mexikarren kantuekaz jantzan, argentinarrenak baino alaiauak ziur. Biher arrastien Buenos Aireserantza joango naz eta 24an harantza... Satelite desberdinik ez dot espero, biher txango txiki bat dekot eta gero Bairesen egun bat nitzako bakarrik. Ondo ibili.
FRUSTRIS Gorantzik aitxitxeri, esan ja asko dakitela "folklore argentino"az, gaur bere egun osoan Tucumaneko Sambak ( Ez daukie zerikusirik Brasilgo sambagaz) entzun behar izin doaz autoan, eta hortaz gain, afari eta bazkari batzutan bere musikariak, adibidez berak jakingo dau itaundu ia "Carnavalito" soinua ezetuten dauen, ze inauteriak dires hemen eta soinu hori Humauaca herrikoa da, "quebrada de Humauaca" ingurukoa eta lehengoan konturatu nintzen letran lekua aipatzen dala...
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment