Saturday, February 28, 2009

BUENO GARUFAS OIN BAI

Listen to this,

GARUFAS!

Wednesday, February 25, 2009









































































































































AT HOME, I GOT BUENOSAIRESSICK REALLY

Bai, 25 lo in barik eta zoratuta hemen nago Tango klasiko batzuk entzuten eta nahiz ta BAires zorokeri hutsa izin,oin beragaz akordaten naz, malenkoliko samar nau. 23an goizean "remisero" berezi batek falta jatan Congreso eta San Telmoko zati batzuk ikusten eroan ninduen... iluntzean ikuskizun izugarri on bat ikusten joan nintzen Borges zentrura, asko asko gusta jatan, Quintaesencia taldea, Tango musika oinarria eta pausuak berebai, oso oso ederra eta gero Lavalleko "asador criollo" famatu batera La estancia, falta jatana dastaten Matahambre, bueno erdia... baia hau dana bakar bakarrik, ze like in the tango "uno busca jjeno de esperansas el camino que los sueños prometieron a sus ansias, sabe que la lucha es cruel y es mucha pero uno lucha y se desangra por la fe que lo empesina... hasta entender que uno se ha quedau sin corason...si yo tuviera un corason el mismo que perdi..." , eta kale horretan bertan gaueko 11:00ak inguru izingo ziren, "disqueria" baten Astor Piazzollaren diska bat erosi nauen hain nengoen emozionata...
ok folks argazki batzuk eskegiko doaz geroau.

Saturday, February 21, 2009

SALTA CITYn

Zer moduz?
Hemen bizirik 4000 metrotan ibili ostean "apunamiento" barik, paisaia izugarriak: "quebrada" koloretsuak, Atacamako basamortuaren zati baten Salinas de San Pedro gatzaga harrigarrietan, Mendi itzelen artean, "puna" dalakoan Boliviatik hur infernuko bide eta herriska galduen artean... Ederra! Konpainiari dagokionez, baten oso ondo pasa nauen gida ganorabako gazte bategaz eta neska "porteña" bigaz, neskakaz eta beste gida bategaz afaldu nauen Purmamarca herriska politen... Eta gero Aitxitxe Tucuman agertu zan barriro, baia 15 urteko semeagaz eta egia esanda Rally modukoa egin dogu, oso ikusgarria dana baia badakizue nire patua aitxitxek eta umegorrik diresela eta betiko lez adaptazinoa egin behar...
LATXATXUK Ze ondo mexikarren kantuekaz jantzan, argentinarrenak baino alaiauak ziur. Biher arrastien Buenos Aireserantza joango naz eta 24an harantza... Satelite desberdinik ez dot espero, biher txango txiki bat dekot eta gero Bairesen egun bat nitzako bakarrik. Ondo ibili.
FRUSTRIS Gorantzik aitxitxeri, esan ja asko dakitela "folklore argentino"az, gaur bere egun osoan Tucumaneko Sambak ( Ez daukie zerikusirik Brasilgo sambagaz) entzun behar izin doaz autoan, eta hortaz gain, afari eta bazkari batzutan bere musikariak, adibidez berak jakingo dau itaundu ia "Carnavalito" soinua ezetuten dauen, ze inauteriak dires hemen eta soinu hori Humauaca herrikoa da, "quebrada de Humauaca" ingurukoa eta lehengoan konturatu nintzen letran lekua aipatzen dala...

Wednesday, February 18, 2009

CAFAYATEn BILE ETORRI ARTE ITXOTEN

Aupa danori,
Salta probintzian azkenean, Cafayatetik idazten, ardauagatik ezaguna, torrontes mahatsa, ardau zuria... Valles calchaquiesetan zehar, oso bereziak. Folklore aste baten modukoa dau eta atzokoan izin nintzen, zuek badakizue Atahualpa Yupanqui nor zan?, ba, antzeko musika, eta beste batzuk gauchonak bueno chacarera dalakoa igual gehien gustaten jatana,talde bi bueno tire baia besteakaz kokoteraino eta ganera antza Argentinako kantari onenetako bat Leon Giaco; rock, folk eta kantautore estilokoa, 55-60 ingurukoa musiko ona, baia enaz zale bihurtu; ez galdu, 10ak eta hogeian edo hasi zan,(10 talde , bakarlari eta umorista bat, eurentzako barregarria guztiz, nitzako ez) eta goizaldeko hiruretan hotelera joan nintzen eta ondino Giacoren emanaldia eta 3 artista gehiau atzean! Zoratute dauz guztiz. Egia esanda hegoamerikan nago bete-betean, jatetxe eta etxe polit batzuk, etxe kolonial barriztatu batzuk, baia kale asko asfalta barik, umetxuk ume txikitxuaukaz kalean jezarrita, etxetxu nahiko txarrak, etxe kolonialak zaharkituak, denda zaharrak, eta hau herri "aberats" eta turistikoa da.
Eta jendea, gehiengoa, beltzaran beltzarana, erdi indioa eta indio totalak berebai.. Bueno, gitxi barru bile etorriko da baten bat Salta hirirantz joateko, ez dakit nongo quebrada ikusiz, San Juan probintzian gida bi euki nauzen, neska majua eta beste bezero bi, eta 45-48 ingurko morroi fantasma bat eta neu autoan; Tucumanen 55-60 inguruko gizon nahiko atsegina (baia enfin, playing grand daugther ze ezpabere txarrau zan), eta biok autoan, ia gaurkoa nor dan eta txangoetan ia...
OK FORMALAK IZIN
GUAINLAIDI & TROKISA: Nice to know about you two.

Monday, February 16, 2009

EN SAN MIGUEL DE TUCUMAN

Tucuman city, oso berdea eta hezea, subtropikala, bero gogorra, XIX. mende amaieran eta XX.aren hasieran oso polita izango zan, orduko etxe eta eraikin nahiko dauz baina tartean etxe motzak, zatiren batean ikusi ahal dires batzuk segidan, baina ez askotan. Jende asko bizi da eta oinezko kale bi jendez beteta dauz, denda asko, nahiko polizia. Baina nahasketa bat da 1980 eta oraingo dendak eta gauzek ikusi ahal dozuzelako. Oso interesgarria eta desberdina izan da San Juan probintzia adibidez, basamortu itzelak, kaktus handiak... Tunuyanen ondo La Moraleja txikin, pileta (igerileku) eta guzti, txikitxu baina bueno ez hain txikitxu eta onena gure Lutxi, oso alaie, espabilatu eta ezpadabaku.
Ez dakit noz idatziko doten hurrengoan ze gorantz noa eta ez dakit nik...
Ondo ibili in Zoro Herria.
LATXATXUK eskerrik asko idazteagaitik
BESTE GUZTIEK ZER?

Tuesday, February 10, 2009

ZORIONAK ITZIAR L.

ZORIONAK Itziar L. Ondo pasa ospatuten.
Tunuyanen nago ja, glaziar laku eta iceberg harrigarriak pasa ta gero. Aconcaguatik "hurbil". Zelan Zoro Herritik?
Kinds regards.

Saturday, February 7, 2009

KAIXO

Hemen El calafate herrian, in the middle of nowhere, gaur Perito Moreno glaziar famatua ikusi dot, itsasontziz eta menditik , ikusi eta entzun ze denbora duztin entzun ahal dozuz zaratak, leien zaratak eta askotan lei zatiek uretara jausten, polite benetan! Bihar itsasontziz beste hiru glaziarren aurretik pasako naz... Herria Perito Morenotik 80 kilometrora dau eta oso oso turistikoa da eta eskandinabiar, frantses eta yankeez beteta dau, 20000 biztanle dekoz baia ikusi beharko zeunkie, estepa erdien dau, hori bai laku baten ondoan baia enfin, far west emoten dau : hotelak eta hotelak egiten, etxeak... Paseo nahiko on bat deko laku ondoan eta honek egunetan jai moduko batzukaz dabiz eta doma txapelketa eta zaldi lasterketak deukiez ... Nauen hosteria polit-polite da eta bertakoak oso jatorrak, harrerako mutil bat eta uzabetako bat neska bategaz barre batzuk in doaz on dala gitxi...TO BE CONTINUED AHAL DOTENEAN.
SKARNY Eu credo que voçe e Winelady, you must answer in my last message, eskerrak aurreko hori bere leidu nauen! Are you Winelady? I think so.
LATXATXUK kanoan ni aurrean joan nintzen, atzean mutil bat eta arraun bana eroan genduzan, badakizue, Kanadako indiarren modun baina ez belauniko, jezarrite.
ANETXU, Garbigaz eta eizu berba eta ados para, niri bardin dost, edozein gauzegaz konforme. Txintxo ibili.

Thursday, February 5, 2009

ZER MODUZ!

Ushuaia cityko ciber baten nago, hiriak ez dau askorik balio, 70.000 biztanle inguru, badia eta inguruko mendiak polit politek baia ez dotset xarmarik topaten. Inguruko mendi, baso eta lakuak bai itzelak! Esate baterako Beagle kanalean zehar ibili nintzen eta faro famaturaino heldu katamaranez; inguruko National Parkean zatitxu batzuk, gaur oso txango polita laku bitara kanoaz ibilten eta gero Land Roverran basoko pista batzuen zehar, laku baten ondotik, eta okele errea, txorizoa eta janda...
Bidaikideak, bikoteak batez ere, neska eta mutilen bat baina gitxi, argentinarrak gehienak eta brasildar, italiar, japoniar, aleman, katalan eta madrildarren batzuk; helduak, gazteak, jubilatuak... Gaur arte nahiko aspergarriak, gaurkoak oso majuak, hemetik ordu erdira zeozer hartuko dot madrileko bikote ejke maju maju bategaz. Gida gazte asko, baina duda barik gaurko ganorabako biak onenak, umoretsuak eta onak, besteak ez dakit zelan esan, baina ba...
Maratoia egiten nabil eta nahiko nekatuta nago egia esanda baia nahiko pozik bidaiakaz. Iguazu oso turistikoa izan arren oso oso oso ikusgarria da, ohian erdian ur jauzi asko...Ushuaiako paisaiak sinistezinak...enfin, handia, desberdina eta ederra da Argentina. Bihar arrastirian Calafaterantza...
LATXATXUK- Zelan santa Agedan?
TXINTXUKIDS-Oso ondo Argentinan, bero handitik, 14 gradura gitxi gora behera, gaur kanoan ibili naz aurrean jezarrita eta luki gris polit bi ikusi dodaz basoan... Aupa Athletic, ia miraria datorren eta finalera goazen!. Ez xanpainik ez dot hartu ondino, Tunuyanen segurutik. Igual telefono hau pasa neure gurasoei mezu baten itxi dostiena Mikel eta Carolina Tunuyanen lokalizateko : 02622 5 77178 AZALPENA:Mendozako marka 02622 ostean 5 (edo 15, hori bertako batek komenta doste batzuetan 5egaz ez badoa 15egaz, eta mobilana berez 77178
FRUSTRIS- Si pensás que todos acá son redivertidos vos te equivocás, así que pasenlo barbaro en los cumpleaños y acuerdense de mi chicas Argentinan galdute.